Bakearen Aldeko Europako Proiektua 2026
Manifestua, maiatzaren 9a

Gaur, 2026ko maiatzaren 9an — Europan Bigarren Mundu Gerraren amaieratik 80 urte baino gehiago igaro direnean, 60 milioi bizitza eraman zuen gerra haren ondoren, Europako herritarrok, berriro altxatzen dugu gure ahotsa!

Kezkaz ikusten dugu Europako gobernu gehienek, eta Europar Batasunak berak, iazko gure deialditik hona ere, oraindik ez dutela diplomaziaren bidea hartu nahi Errusiarekin, NATOk Ukrainan duen ordezkari-gerrari amaiera emateko.

Haserre gaude, aspalditik militarki erabaki dagoen eta frontearen bi aldeetan jende gehiegiren bizitza eraman duen gerra hau oraindik luzatzen delako, Errusia “hondoratzeko” saiakera errealista ez den batean, edo munduaren banaketa berriaren egungo poker-jokoan denbora irabazi nahian.

Tristuraz ikusten ditugu gero eta gehiago zabaltzen diren hilerri militarrak Ukrainako zentzugabeko gerra honetan, gaur Europa zatitzen ari zaigu bainan gogorarazten dugu:

Europak honako hau defendatu behar du : bakea orain !

Kezkatuta gaude EBk herritar zintzoei, liburu-egile kritikoei eta kazetariei beren eskubide zibilak kentzen dizkielako, oinarri juridikorik gabeko zigor-zerrendetan sartzen dituelako, eta horrela Europako zuzenbide-estatua eta adierazpen-askatasuna modu jasanezinean kaltetzen dituelako!

Burua astintzen dugu gure gobernuek, parlamentuek eta, berriki, gure auzitegiek, inolako frogarik gabe, North Stream gasbidearen suntsiketa ukrainar eragileei ofizialki egozten dietela ikusita; izan ere, Alemaniako gobernuan edo Europako beste inon inork ez du ausardiarik AEBak atentatu terrorista horren agintzaile gisa izendatzeko.

Harrituta gaude EBko funtzionario-aparatuak, EBko estatu kideekin batera, oraindik ez duelako lortu AEBen segurtasun-estrategiaren aurrean erantzun bateratu, sendo eta etorkizunera begirakoa ematea.

Amaiera eman diezaiogun EBren menpekotasunari, baita Europako gobernuena ere, nazioarteko zuzenbidea Venezuelan edo Iranen zapaltzen duten eta Europa irrigarri uzten duten AEBen aurrean.

Mendebaldeko mundu-ordena deiturikoa bere “neurri bikoitzen” politikaren ondorioz hautsi da. Europa neutral bat behar dugu, AEBetatik emantzipatuko dena, bere oinarrizko interesak formulatuko dituena eta mundu multipolar batean bitartekari papera jokatuko duena. Europak, BRIC herrialdeekin batera, nazioarteko zuzenbidea eta NBEren Gutuna indartu behar ditu, eta Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko zubia eraiki!

Guk, Europako herritarrok, gure patua eta gure historia geure esku hartzen ditugu.

Gure lagun portugaldarrekin batera, European Citizens Conference for Peace sortu dugu.

Errusiarekin Europako segurtasun-arkitektura berri baten alde egiten dugu.

Eskua luzatzen diegu Ukrainako eta Errusiako herritarrei. Europako familiako kide zarete!

Guk, Europako herritarrok, adierazten dugu: ez gaude gerran, ez Errusiaren aurka, ez inoren aurka! Gero eta zentzugabeagoak diren gerra-jokoetan parte hartzeari uko egiten diogu, eta egunero gero eta gehiago gara! Ez ditugu gure senarrak eta semeak soldadu bihurtuko, gure alabak ospitale militarretako erizain bihurtuko eta gure herrialdeak suntsituko !

Ez dugu ikusle babesgabe egon nahi, gure etorkizuna eta gure seme-alabak botere-politikoaren aldarean sakrifikatuak izateko arriskuan dauden bitartean, eta Europa ederra bere burua itotzen ari den bitartean!

Gora Europa, gora Bakea, gora Askatasuna

image_print